Lan istripu bitxia

Bezero batekin hamaiketakoa hartzen ari zela hortz bat apurtu zuen saltzaile suediar batek gizarte segurantzak dentistaren fakturaren kargu egitea lortu du. Lan istripua izan zuela ondorioztatu du-eta epaileak. Auziak luze jo du, bost urte, baina Calle Montell saltzailea oso pozik dago: Hemendik aurrera hamaiketakoa egiten ari den edozein langile lan segurtasun legeak babesturik egongo da.