Laitakaupungin valot (Luces al atardecer/Les lumieres du faubourg) ****

Laitakaupungin valot (Luces al atardecer/Les lumieres du faubourg) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laitakaupungin-valot-luces-al-atardecerles-lumieres-du-faubourg/@@download/image/70Lightsin.jpg
2007/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Aki Kaurismaki. Aktoreak: Janne Hyytiainen, Mario Heiskanen, Maria Jarvenhelmi. Generoa: drama. Herrialdea: Finlandia / Alemania / Frantzia. Urtea: 2006. Iraupena: 80 minutu. 
70.zenbakia
Laitakaupungin valot (Luces al atardecer/Les lumieres du faubourg) ****
Koistinen zinpeko zaindari xaloaren bizipenak dakarzkigu Aki Kaurismaki finlandiarrak malenkoniaz melatutako pelikula hits honetan. Mirja izeneko neska eder batekin maiteminduko da Koistinen, eta zorionaren laztanak leunduko du bere tristezia. Mirjak, ordea, mafiakide ustel batzuentzat egiten du lan eta haren enpresan lapurreta egiteko erabiliko du mutila. Amarruaren biktima izan den arren, lapurretaren errudun joko dute Koistinen. Ondorioz, lana, askatasuna eta ametsak galduko ditu. Mundu krudel eta ilunenean ere aurki daiteke itxaropenaren argi printza, baina. Bakardadearen saminaz dihardu Kaurismakik drama gordin honetan. Bere maisulan handien kalitaterik ez duen arren, zinema mutuko film gogoangarrienen samurtasuna du.