Lagunekin gelditzea, meditazioa bezain onuragarria

Lagunekin gelditzea, meditazioa bezain onuragarria Hobeto sentitzeko lagunekin elkartzea bezalakorik ez dago! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagunekin-gelditzea-meditazioa-bezain-onuragarria/@@download/image/Meditation-Mindfulness-1-1024x640.jpg
2019/08/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hobeto sentitzeko lagunekin elkartzea bezalakorik ez dago!
Lagunekin gelditzea, meditazioa bezain onuragarria

Antsietatearen eta estresaren aroan bizi gara, eta gaitz bakoitzeko sendabide bat asmatzen denez, modan jarri dira meditazioa eta mindfulness teknikak. Kapitalismoaren magiari esker, gainera, ez dugu tenplu budista batera jo behar erlaxazio teknika horiek ikasteko; nahikoa dugu mugikorra hartu eta app bat deskargatzearekin. Baina, zein punturaino da meditazioa gure ezinegona baretzeko tresna egokiena?

Milaka urteko praktika da meditazioa, eta moje budistek urte luzez praktikatzen dute, kontzentrazio teknika finduz. Dena den, mendebaldera iritsi den meditazioa ez da budistek praktikatzen dutena; gauzak horrela, ikerlarien esanetan, meditatzeak lagundu dezake estres maila gutxitzen, baina ez da beste bide batzuk baino eraginkorragoa. Hala, meditatzeak bezain beste balio dezake kirola egitea, ariketa matematikoekin edo sudokuekin entretenitzea edo lagunekin gelditzea. 

Azken finean, estresa eta antsietatea baretzeko eraginkorrena arazoak alboratu eta ondo sentiarazten gaituen hori praktikatzea da; meditazioak balio dezake, baina berdin erlaxatuko gara lagunekin zerbait hartzeko gelditzen bagara. Haurrekin edota maskotekin denbora bat igarotzeak ere arazoak uxatzeko modu eraginkorra izan daiteke. Helburu nagusia, hobeto sentitzea da, azken finean.