Lagundu, telebista hondatu da!

Sofia Torinok, Italiako Pescara hirian bizi den 90 urteko emakumeak, poliziari deitu zion, etxean larrialdi bat zuelako. Poliziak Sofiaren etxera ailegatu zirenean, "larrialdia" telebistaren matxura zela ikusi zuten. Sofia "Ausarta eta Ederra" foiletoia ikusten ari zenean, telebista hondatu egin omen zen, eta, telesailaren bukaera galtzeko beldur zela eta, laguntza eskatu zion poliziari. Poliziek adierazi zioten etxeko arazoak konpontzeko ez deitzeko, baina, azkenean, telebista konpondu zioten Sofiari.