Lagundu 'Sagarra Jo' filma finantzatzen

Lagundu 'Sagarra Jo' filma finantzatzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagundu-sagarra-jo-filma-finantzatzen/@@download/image/madonna-kalakan_1401183825.jpg
2014/05/27
berria
Lagundu 'Sagarra Jo' filma finantzatzen
Kalakan taldeak Madonnarekin batera munduko bira egin zuenean, Baxter And Rojos ekoizpen etxeko kideek aste batez birako irudiak jaso zituzten, film bat egiteko helburuarekin. Proiektuak argia ikusi dezan, finantziazio lortzeko hainbat ekimen abiatu dituzte.


Batetik, filma aurrera atera ahal izateko behar duten dirua lortzeko crowdfunding kanpaina sortu dute. Guztira 12.600 euro beharko dituzte eta dagoeneko, kanpaina amaitzeko 32 egun falta direnean, kopuruaren %60a lortu dute. Proiektuaren sustatzaileek aurreikusten dutenaren arabera, finantziazioa lortuz gero 2015 eta 2016 urteen artean ikusiko luke argia Sagarra Jo filmak.

Bestalde, proiektua sustatzeko asmoz, hainbat hitzordu antolatu dituzte datozen asteetan Baionan, Hendaian, Iruñean eta BIlbon, Hauetan, orain arte grabatutako irudiekin osatu duten 'Sagarra bildu' bideoaren aurkezpena egingo dute eta kontzertu, eztabaida eta otorduak egingo dituzte.

Lehendabizikoa maiatzaren 16an egin zuten Iruñeako Katakrak lokalean eta hurrengoa, berriz, larunbat honetan –maiatzak 31–, izango da Baionako Patxokin. Ekainaren 2an Lapurdin izango da hitzordua. 'Sagarra bildu' bideoa aurkezteaz haratago, gainera, Asier ETA biok filma ere eskainiko dute eta hurrengo asteetan Hendaian eta Bilbon ere aurkeztuko dute.