Lagundu Heineken Jazzaldian ariko diren tokiko taldeak aukeratzen!

Heineken Jazzaldiaren 49. edizioa uztailaren 23tik 27ra egingo dute, eta bertan ariko diren tokiko hamar taldeak aukeratzeko kontzertuak eskainiko dituzte gaur hasi, urtarrilak 8, eta martxoaren 28ra bitarte. Emanaldiak doakoak izango dira!
Nazioarteko jazz musikari ospetsuekin batera, bertako talde txikiagoei ere tartea egiten die urtero Donostiako Heineken Jazzaldiak. Horretarako, baina, izen-emate aldia zabaltzen dute, eta aurkeztutako proposamenen artean Antolakuntzako Batzordeak lahen aukeraketa egiten du. 49. ediziorako, esaterako, 48 taldek eman dute izena, eta lehen fasean hamabost hautatu dituzte dagoeneko.
Orain baina, gaur hasi eta martxoaren 28ra bitarte, zuzeneko emanaldiak eskaini beharko dituzte hamabost talde horiek. Kontzertuak FNACeko Forum gunean, Altxerri tabernan eta Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango dira (azken honetako emanaldietarako gonbidapena jaso beharko da Antzokiko leihatilan), eta ikus-entzuleek doan sartu ahal izango dute. Batzordeak kalitate artistikoa eta publikoaren erantzuna baloratuko ditu, eta Jazzaldian ariko diren behin betiko hamar taldeen izenak aditzera emango ditu ondoren.
Beraz, jazz doinuez gozatu nahi baduzu, eta uztailaren 23tik 27ra Donostiako eszenatokiak astinduko dituzten taldeen izenak aukeratzen lagundu nahi izanez gero, adi egutegiari!
Urtarrilak 8, asteazkena, 20:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan
Sky Beats
Urtarrilak 10, ostirala, 19:30ean, FNACeko Forum gunean
Garob
Urtarrilak 13, astelehena, 20:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan
Imago 4
Urtarrilak 24, ostirala, 19:30ean, FNACeko Forum gunean
Alvaro F. Gaviria
Urtarriak 29, asteazkena, 20:30ean, Altxerrin
Luismi Segurado Trio
Otsailak 4, asteartea, 20:00ean, Victoria Eugenia Club aretoan
The Soul Messengers
Otsailak 6, osteguna, 19:30ean, FNACeko Forum gunean
Apparental Mad
Otsailak 21, ostirala, 19:30ean, FNACeko Forum gunean
El Sindrome de Stendhal
Otsailak 25, asteartea, 20:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan
Reunion Big Band
Otsailak 27, osteguna, 20:30ean, Altxerrin
SMUZtrio
Martxoak 13, osteguna, 20:30ean, Altxerrin
Seminal Jazz
Martxoak 14, ostirala, 19:30ean, FNACeko Forum gunean
FMA Trio
Martxoak 18, asteartea, 20:00ean, Victoria Eugenia Club aretoan
Donostiako Musika eta Dantza Eskola
Martxoak 27, osteguna, 20:30ean, Altxerrin
Maldataskull Trio
Martxoak 28, ostirala, 20:30ean, Altxerrin
Bost

Egutegia