Lagundu euskarazko lehen liburu antiespezista kaleratzen!

Lagundu euskarazko lehen liburu antiespezista kaleratzen! Bost egun eta 400 euro besterik ez dira gelditzen kanpaina amaitzeko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagundu-euskarazko-lehen-liburu-antiespezista-kaleratzen/@@download/image/43878012_698731753834792_5378915285145223168_o.jpg
2018/10/16
berria
Bost egun eta 400 euro besterik ez dira gelditzen kanpaina amaitzeko!
Lagundu euskarazko lehen liburu antiespezista kaleratzen!

NOR Euskal Herria Antiespezista taldeak crowdfunding kanpaina jarri du martxan, euskarazko lehen liburu antiespezista kaleratzeko. Soilik bost egun gelditzen dira kanpaina amaitzeko, eta 400 euro besterik ez zaizkie falta liburua kaleratu ahal izateko. Liburuak Aterpetuak izena du, eta liburua aurrera eramaten laguntzen duzuenok hainbat opari jasoko dituzue!

Tras Los Muros ekintzaile antiespezistaren Refugiados liburua euskaraz eman nahi du NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboak. Lana itzuli du, hartara gogoeta bultzatzeko herritarren artean gizaki ez diren animaliekin dugun harremanari buruz, euskaraz. Liburuan, Madrilgo Wings of Heart babeslekuko egunerokoa kontatzen da; 300 animalia baino gehiago bizi dira han, guztiak haztegi edo hiltegietatik erreskatatutako norbanakoak. Aitor Garmendia-Tras Los Muros argazki kazetariak bi hilabete eman zituen animaliokin, eta esperientzia horren ondorio dira Aterpetuak liburuan jasotako irudiak eta testuak. Babeslekuko animaliak dira irudi eta testuotako protagonista, non agerian geratzen baita industriak haien egunerokoan betirako utzitako arrastoa. Aterpetuak lana mugarri da antiespezismoaren esparruan, eta NOR Euskal Herria Antiespezistak euskaraz argitaratu nahi du. Antiespezismoa, euskaraz, auzolanean.

Lagundu nahi duzu? Sartu ITSULAPIKOAn eta parte hartu!