Lagunak familian

Lagunak familian https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Lagunak familian
Silver Linings Playbook (2012) dibertigarriaren ostean, Jennifer Lawrence, Bradley Cooper eta Robert De Niro berriz batu zituen David O. Russellek American Hustle (2013) elegantean. Orain, Joy izeneko proiektua du esku artean, eta ekoizleek hala eskatuta, Lawrence izango da protagonista. Hala, beste familia bilera baten itxura hartzen hasi da filma, eta Erroman emandako prentsaurreko batean De Nirok ere esan du filmean izango dela. Cooper animatuko ote da? Egin apustu.