'Lagunak, erreskatera!" filma estreinatuko da gaur Euskal Herriko zenbait zinematan

'Lagunak, erreskatera!" filma estreinatuko da gaur Euskal Herriko zenbait zinematan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ikusi ahal izango da, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagunak-erreskatera-filma-estreinatuko-da-gaur-euskal-herriko-zenbait-zinematan/@@download/image/lagunak erreskatera.png
2024/05/31
Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ikusi ahal izango da, besteak beste.
'Lagunak, erreskatera!" filma estreinatuko da gaur Euskal Herriko zenbait zinematan

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programak Lagunak, erreskatera!  film frantsesa emango du, euskarara bikoiztuta. Programaren barruan eskainiko den bosgarren filma izango da.

Hauxe da filmaren sinopsia: "Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten duen apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera aterako dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dute. Oraingoan, inoiz baino aurkari adimentsuago eta gaiztoago bati egin behar diote aurre. Mauricentzat eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!". 

Filma honako zinema-aretoetan proiektatuko dute: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere emango dituzte Zinema Euskaraz programaren barruan: ekainaren 7an, Robotia, eta abuztuaren 14an, Buffalo Kids.