Lagom, nahi beste jateko suediarren sekretua

Lagom, nahi beste jateko suediarren sekretua Gabon hauetan egiozu turroiari lekua beldurrik gabe; suediarren elikatzeko teknika honekin, ez diezu gozoei ezetz esan beharko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lagom-nahi-beste-jateko-suediarren-sekretua/@@download/image/9462bd338190f3d1f92a3f96b7a9a5cd.jpeg
2018/12/20
Gabon hauetan egiozu turroiari lekua beldurrik gabe; suediarren elikatzeko teknika honekin, ez diezu gozoei ezetz esan beharko!
Lagom, nahi beste jateko suediarren sekretua

Suedian, estatistiken arabera, biztanle bakoitzak 316 opil jan ditzake urtean. Modu berean, obesitatetik aldenduenen dauden herrialdea dira. Non dago trukua? Hitz bakarrean, Lagom.

 

Lagom ez da dieta bat, ez ariketa fisiko gogorrak egiteko taula bat; bizitza ulertzeko modu bat besterik ez da. Hala, suediarrek badakite jakiez eta gozoez disfrutatzen, baina ez dute abusatzen. Suediarrek oreka maite dute, eta jaterako orduan ere, ez dute gehiegikeriarik egiten. Oreka hori bizitzaren alde guztietan aplikatzen dute; hala, lagun baten etxera gonbidaten badituzte, beti eramango dute zerbait, eta lotara gelditzen badira, beren izarak eramango dituzte, egitekoak denon artean betetzea orekatua delako.

 

 

Janariarekin berdin; suediarrek denetik jaten dute, bai, baina oreka galdu gabe. Hala, jateko plazerak asko neurtzen dituzte; gozoak izugarri maite dituzte, baina azukrezko jakiak astean behin jatera mugatzen dira, eta ez egunero; haurrek, normalean soilik larunbatetan jaten dituzte gozokiak. Ostiraletan aldiz, suediarrek afariak antolatzen dituzte, eta izugarri disfrutatzen dute saltsekin eta tacoekin.

 

Hori da denetik jan eta ez loditzeko bide bakarra; gehiegikerietan ez erortzea. Gabon hauetan Lagom egiteko prest?