Lacoste arropa konpainiak bere krokodiloa desagertze arriskuan dauden animaliengatik aldatu du

Lacoste arropa konpainiak bere krokodiloa desagertze arriskuan dauden animaliengatik aldatu du Bere polo klasikoak horrenbeste balio izatearen arrazoiak oraindik argitu nahian banabil ere, aitortu behar da ekimen adierazgarria dela bere krokodilo klasikoa arriskuan dauden animaliengatik aldatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lacoste-arropa-konpainiak-bere-krokodiloa-desagertze-arriskuan-dauden-animaliengatik-aldatu-du/@@download/image/lacoste-save-our-species-700x405.png
2019/05/21
albiste-laburra

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Bere polo klasikoak horrenbeste balio izatearen arrazoiak oraindik argitu nahian banabil ere, aitortu behar da ekimen adierazgarria dela bere krokodilo klasikoa arriskuan dauden animaliengatik aldatzea.
Lacoste arropa konpainiak bere krokodiloa desagertze arriskuan dauden animaliengatik aldatu du

Hain zuzen, maiatzaren 22an merkaturatuko dira, Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunean, eta 3.520 unitate jarriko dira salgai, egun bizirik dagoen espezie bakoitzeko bat. Zerrenda horretan daude katamotz iberiarra (589 bizirik) edota Yemeniko arratoi saguzarra (150 bizirik), beste askoren artean. Egoera larri hau bistaratzeko modu originala da dudarik gabe, nahiz eta horrelako enpresa ospetsu eta arrakastatsuekin zaila den jakitea negozioa egiteko beste aitzakia bat gehiago ote den edota benetan laguntzea den euren asmo bakarra. Dena dela, arropen prezioak denon poltsikorako eskuragarri jartzeko asmorik ez dute azaldu momentuz. Hemen ikus dezakezu ekimena azaltzen duen iragarkia. Zer iruditzen zaizu?