Laburbirako zazpi film laburren bilduma osatu dute

Laburbirako zazpi film laburren bilduma osatu dute Martxoaren 6tik apirilaren 5era izango da zirkuitu ibiltaria, eta emanaldiak programatzeko izen-ematea ireki dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laburbirako-zazpi-film-laburren-bilduma-osatu-dute/@@download/image/logoa1-Reeskalatua-1-scaled.jpg
2023/01/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Martxoaren 6tik apirilaren 5era izango da zirkuitu ibiltaria, eta emanaldiak programatzeko izen-ematea ireki dute.
Laburbirako zazpi film laburren bilduma osatu dute

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, zazpi film laburrez osatutako bilduma eskainiko du aurten. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, "eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua, gaur egungo euskal zinemagintzaren erakusgarri aparta da film labur sorta hau". 

Hauek dira 2023ko Laburbiran eskainiko dituzten lanak: Marina Perosanzen Muskil; Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martinen Olatuen isiltasuna; Maider Oleagaren Irrits; Leire Egañaren Erlojupekoa; Josu Martinezen Hitzak; Ane Cuestaren Asko falta da?; eta Iulen Aranaren Koadro goriari heldu

Euskal Herrian ekoitzitako film labur hauen bilduma martxoaren 6tik  apirilaren 5era bitartean eskainiko da. Herrian emanaldia antolatu nahi izanez gero, izena eman behar da aurrez. Topaguneak ohartari duenez, udal edo elkarte antolatzailearen ardura izango da pantaila, proiektorea eta artxibo irakurgailua edo ordenagailua lortzea.