Laburbira zirkuituan parte hartzeko film laburrak aurkezteko epea ireki dute

Laburbira zirkuituan parte hartzeko film laburrak aurkezteko epea ireki dute 2021ean ekoiztutako euskarazko fikziozko lanak izan beharko dira, eta gehienez 20 minutuko iraupenekoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laburbira-zirkuituan-parte-hartzeko-film-laburrak-aurkezteko-epea-ireki-dute/@@download/image/Ikus-entzunezkoak-1.jpg
2021/12/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

2021ean ekoiztutako euskarazko fikziozko lanak izan beharko dira, eta gehienez 20 minutuko iraupenekoak.
Laburbira zirkuituan parte hartzeko film laburrak aurkezteko epea ireki dute

Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak, urtarrilaren 20ra arte. Egitasmoaren helburua sortzaileen lanak ezagutaraztea da, euskaraz ekoizten jarraitu dezatenAukeratutako film laburrak Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburutan erakutsiko dira.  

Film laburrak 2021 urtean ekoiztutako euskarazko fikziozko lanak izan beharko dira eta gehienez ere 20 minutuko iraupena dutenak. Lanen aukeraketa urtarrilaren 20tik 27ra bitartean egingo dute eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia. Hautaketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan: publiko guztientzako lanak izatea, sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantentzea, sortzaileen lurraldetasun eta generoa, genero ikuspegia eta bestelako ezaugarriak (euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…). 

Otsailean aukeratuko dituzte euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak eta Laburbira 2022ko otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean izango da. Euskal Herrian zein atzerrian erakutsiko dituzte lanak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Irudienean parte hartutako film laburrak zuzenean Laburbirarako aukeraketa fasean sartuko dira eta 17.Kameratoiko lan irabazlea zuzenean sartuko da 2022 edizioko Laburbira zirkuituan. 

Izen-emate fitxa Euskaltzaleen Topagunearen webgunean zintzilikatu dute.