Laburbira film laburren zirkuitua, martxoaren 4tik 29ra

Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako eskaintza aberasteko helburua duen ekimenaren hamargarren edizioa Erandion hasiko eta herririk herri mugituko da Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan barrena, baita Londresen eta Parisen ere.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak nahiz hiru Foru Aldundiek babestutako Laburbira zirkuitu honek zortzi film labur eskainiko ditu egiten duen saio edo geraldi bakoitzean. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentalgintza, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezko lanak erakutsiko dituzte, guzti-guztiak iragan abenduan Durangoko Azokako Irudienea gunean aurkeztuak: Beerbug (Ander Mendia), Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez), Desentxufatuak (Bernues anaiak), Deus et machine (Koldo Almandoz), Elkartea (Kote Camacho), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Susaeta) eta Tortila (Iñigo Lopez).
Baina, filmen paseaz gain, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz,
emanaldien ostean zuzendariekin solasaldiak egitea aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ere, sortzaileei euskarazko produkzioa eta beren lanak ezagutzera emateko aukera bermatzea da azken xedea, batez ere normalean zinema eskaintzerik edukitzen ez duten herri txiki horietan.