Laburbira, abiatzeko prest

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako ekimenak bederatzi film labur eramango ditu herriz herri. Lehen emanaldia Ermuko Lobiano kultur etxean izango da, asteartean, hilak 13 eta azkena maiatzaren 14an, Atarrabian. Denera, ordubete inguruko 28 emanaldi izango dira.
Eskarmentuko zinemagile batzuen lanik ez da faltako. Esate baterako, Koldo Almandoz donostiarraren 'Ahate pasa', Arkaitz Basterra amorebietarraren 'Esaiok' eta Telmo Esnal zarauztarraren 'Amona putz' emango dituzte. Dena dela, film laburren munduan lehen urratsak ematen ari direnek ere egindakoa erakutsiko dute. Hala, Topaguneak berak Bermeon joan den urtearen bukaeran antolatutako Kameratoia lehiaketan saritutako 'Nireak dira!' eta 'Neguko hitzak' ikusi ahal izango dira. Irakurri egitarau osoa.