Laborategiko zelulosa

Laborategiko zelulosa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/laborategiko-zelulosa/@@download/image/26p30-4.jpg
2012/12/13
berria
Laborategiko zelulosa
Mundu osoan kontsumitzen den papera egiteko, 100.000 milioi zuhaitz bota behar dira urtero. Izan ere, landareek baino ez dute zelulosa, papera egiteko ezinbesteko osagaia. Baina, 1998. urtean, australiar zientzilari talde batek landareen RSW1 izeneko genea isolatu zuen. Gene honek zelulosaren ekoizpena kontrolatzen duen entzima kodetzen du. Genearen inguruan lanean ari dira ikerlariak eta frogek emaitza onak ematen badituzte, etorkizunean, agian, ez litzateke arbolik bota beharko.