Labezomorro erraldoiak

Labezomorroa duela 400 bat milioi urte sortu zen. Gaur egun, mundu osoan hedaturik daude orojale hauek eta, dagoeneko, 4.000-5.000 espezie inguru katalogatu dituzte. Tamaina guztietakoak daude: 4 milimetrotik 18 zentrimetrora. Hala ere, aro karboniferoan, hezetasuna eta beroa nagusi zirenez, baziren 60 zentimetroko labezomorrotzarrak. Egungo etxeetako berokuntza sistemetan garai hartako labezomorroentzako giro aproposa sortu dugu. Adi, beraz! Eta ba al dakizue zein den zomorro nazkagarri hauen ezaugarririk adierazgarriena? Erradiazio atomikoari aurre egiteko gai dira.