LABEATZOMORROEN BIBISEKZIOA

Sestao eta Portugaleteko bikotea, gitarra eta bateria, inprobisaziotik abiatu da, bertsio klasikoekin osaturiko disko interesgarria honetan. Originalaren eta moldaketaren arteko mugak hautsi nahia? Batek daki! Nolanahi ere, free-rock edo rock asketik nahiko gertu dagoen grabazioa da Labeatzomorroen bibisekzioa. Rock and roll disko sendoa da, Pussy Galore eta antzeko soinu-terroristek egin ohi zuten bezala: doinu klasikoak hartu, suntsitu, eta norberaren diskurtsoa eraikitzea da kontua!