LABE Gazte Laborategia inauguratuko dute Gasteizen

LABE Gazte Laborategia inauguratuko dute Gasteizen 12 eta 30 urte arteko gasteiztarrei zuzendutako topaketarako gunea izango da, kultura, sorkuntza eta partaidetza sustatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/labe-gazte-laborategia-inauguratuko-dute-gasteizen/@@download/image/LABE-8.jpg
2023/02/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

12 eta 30 urte arteko gasteiztarrei zuzendutako topaketarako gunea izango da, kultura, sorkuntza eta partaidetza sustatzeko.
LABE Gazte Laborategia inauguratuko dute Gasteizen

Gasteizko San Bizente Paulekoaren kaleko 21.zenbakian kokatutako lokalak erakusketarako gunea, gune muralistikoa, tailer eremua eta areto balioaniztuna ditu.  Azken horretan, hitzaldiak, proiekzioak, eztabaidak eta bestelako ekintzak egingo dituzte.

Gune berri honek beren sormenezko proiektuak aurrera eraman ahal izateko espazioa behar duten eta jarrera eta interesa duten 12 eta 30 urte arteko gazteen beharrei erantzun nahi die.  Hiriko beste kultur eragile batzuekin kolaboratzea ere badute xede, dagoeneko elkarlanean ari diren Zas Kultur espazioarekin egin bezala. 

Bihar, otsailak 2, inaguratuko dute LABE, eta bertan Adriana Fariñas argazkilariaren In my mind erakusketa ikusteko aukera izango da. Hurrengo egunean, ostiralean, Dibu artistarekin grafiti bat egiteko prozesua ezagutuko dute eta La madre de José eta Delenda Est.-en kontzertuak antolatu dituzte. Larunbatean, aldiz, esperientzia sentsorial erlaxatuaz eta alternatiboaz gozatzeko aukera egongo da Diskoteka Horizontalarekin.

LABE Gazte Laborategian sormenezko prozesuak garatzeko bi deialdi artistiko ere egin dira: Emakume ugari eta Hiru marran’. Bestalde, larunbat guztietan, goizez, Kultur-Truk truke kulturala egingo dute, kulturarekin eta gazteriarekin lotura duten aldizkariak, liburuak, komikiak eta abar trukatu ahal izateko gunea.

Laben interesatuta dauden gazteek www.vitoria-gasteiz.org/labe helbidearen edo labe@vitoria-gasteiz.org e-mailaren bidez eskura dezakete informazioa. Bestela, Gazteriaren Zerbitzuaren bidez jar daitezke harremanetan edo LABE gunera bertara joanda, ostegun eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.