“La verdad comienza akí”

“La verdad comienza akí” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-verdad-comienza-aki/@@download/image/25p20-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Potrotaino
Punk rocka atsegin dutenek pozik behar dute. Izan ere, azokan estilo hau jorratzen duten zenbait talderen lanak eskuratu ahal izango dituzte. Potrotaino-koek energiaz beteriko punk rock zuzena erabili dute euren kantuetan. Beraz, kontuz, hirugarren disko honetan bildutako lehergailuak ez baitira nolanahikoak izango. “Operación Triunfo”-koekin maitasun ametsak dituztenek hobe dute disko honetatik urruntzea.