La tigre e la neve ( El tigre y la nieve / Le tigre et la neige) **

La tigre e la neve ( El tigre y la nieve / Le tigre et la neige) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-tigre-e-la-neve--el-tigre-y-la-nieve--le-tigre-et-la-neige/@@download/image/62_la tigre.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Roberto Benigni. Aktoreak: Roberto Benigni, Jean Reno, Nicoletta Braschi, Tom Waits. Generoa: komedia / drama. Herrialdea: Italia. Urtea: 2006. Iraupena: 114 minutu.
62.zenbakia
La tigre e la neve ( El tigre y la nieve / Le tigre et la neige)   **
Gerraren inguruko pelikula batek, La vita e bella politak, eman zion arrakasta Roberto Benigniri, eta ziur aski, horrexegatik, Irakeko gerraren inguruan girotu zuen zinemagile italiarrak La tigre e la neve filma. Maitasunak bultzatuta, Erromatik Irakera abiatu da Attilio Giovanni irakasle eta poeta italiarra. Attiliok maite duen neska larriki zauritu dute Iraken, eta haren bizia salbatzen ahaleginduko da. Maitasun istorio hori ardatz harturik, Irakeko inbasioa gogor salatzen du Benignik pelikula honetan. Bigarren mailako aktoreen artean, Tom Waits kantari handiarekin topo egin dezakegu filmean. Drama eta komedia ohiko tonu merengetsuaz uztartzen ditu Benignik. Erdipurdikoa da.