La soledad ****

La soledad **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-soledad/@@download/image/75-p68.LaSoledad.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jaime Rosales. Aktoreak: Sonia, Almarcha, Petra Martinez, Jesus Cracio. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2007. Iraupena: 130 minutu. 
75.zenbakia
Maitasuna agortu zaio Adela gazteari. Sentimenduak zendu zaizkio bat-batean eta ito egiten ari da Leongo herrixka galdu batean. Urtebeteko semetxoa besoetan hartu eta Madrilera egingo du ihes; bizitza berri bati ekiteko itxaropenez. Halabeharrak, ostera, bihotza urratuko dio. Las horas del dia apartaren egileak pelikula gordina dakarkigu. Jaime Rosalesek estetika berezia darabil istorioari darion errealismo mikatza areagotzeko. Film gogorra da oso, baina bertan ez dago ohiko melodramatxo kerratuen teknika negar-eragilerik inondik ere. Istorioa kontatzeko modua lehorra da. Hotza. Biluzia. Bakardadearen saminaz eta heriotzaren zirrara ilunaz tindatzen du-eta zinemagileak drama etsitu hau. Hunkigarria, benetan.