La Radiolina

Mundu zoroan bizi gara, eta planeta okerreko norabidean doa. Korrontearen kontra igeri egiten dutenek ez dute oihartzun handiegirik izaten. Manu Chao da salbuespena. Nazioarteko musika eta komunikazio enpresa handienen babesa izan gabe, mundu osora iristea lortu du. Aurreko diskoekin alderatuz, ez dugu aldaketa handiegirik aurkituko musikari dagokionez (ukitu rockeroagoa, agian), baina bere estilo nahasketa bitxiak hasierako freskotasuna mantentzen du (reggae, rock, folk, afro eta latindar erritmoak eta abar). Itxuraz sinplea den collagea da, koloretsua eta bizia.