'La Puta people' komikia kalean

'La Puta people' komikia kalean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-puta-people-komikia-kalean/@@download/image/20083102507portada_PUTA_PEOPLE.JPG
2012/12/13
berria
'La Puta people' komikia kalean
Gorka Argandoña komikilariak -Ekain goitizena darabil- La puta people izeneko komiki liburua kaleratu du, Errotxapeako Ezkaba aldizkariak editatuta. Komiki liburua salgai dago Euskal Herri hainbat liburu-denda, taberna eta gaztetxetan.


Ekain komikilariaren La Puta People lehen komiki liburua kalean da. Lan honetan Ezkaba Errotxapeako aldizkarian argitaratutako komikien bilduma da, baina ez hori bakarrik. Izan ere, liburuak 47 orrialde ditu txuri beltzean (azala eta kontrazala koloretan) eta 25 bat komiki jada argitaratuak dira eta 15 bat sekula argitaratu gabeak.
Sarrera Mikel Razkin Errotxapeako soziologo eta Ezkaba aldizkariaren zuzendariak idatzi du, eta hitzaurrean Fermin Muguruzak.
Komikian salaketa soziala eta politikoa dira nagusi, ironia eta satiratik abiatuta. Badira hainbatetan errepikatzen diren pertsonaiak: Jesufistro, besteak beste, eliza katolikoa kritikatzeko erabili ohi du, edo Mc Flay, denboran bidaiatzen duen txerria eta bere lagun Sparky.
Liburuak 5 euro balio ditu, eta esan bezala, hainbat liburu-denda eta tabernatan eros daiteke. Esaterako, Orreaga (Errotxapea), Xalem megadenda (Iruñea), TBO (Iruñea) eta Abarzuza (Iruñea) liburu-dendetan, eta Ipar Gorri eta Basajaun (Errotxapea), Herriko Taberna (Iruñea), Zurgai (Txantrea), Herria (Berriozar), Marruma , (Donostian),Lekuona (Etxarri Aranantz), Arrano (Lesaka), eta Arrano (Zarautz) tabernetan. Eguzki Banaketak banatzaileak era beste hainbat tokitan zabaldu du.