La Polla Records taldearen Gasteizko kontzertua abenduaren 18an izango da

La Polla Records taldearen Gasteizko kontzertua abenduaren 18an izango da Osasun larrialdia tarteko, pare bat aldiz atzeratu behar izan dute musika ekitaldia. Cerveza Suicida taldea arituko da haiekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-polla-records-taldearen-gasteizko-kontzertua-abenduaren-18an-izango-da/@@download/image/la polla.jpg
2021/06/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Osasun larrialdia tarteko, pare bat aldiz atzeratu behar izan dute musika ekitaldia. Cerveza Suicida taldea arituko da haiekin batera.
La Polla Records taldearen Gasteizko kontzertua abenduaren 18an izango da

Osasun larrialdia tarteko, gorabeherak izan ditu La Polla Records taldearen Gasteizko kontzertuak. Talde aguraindarra iazko ekainaren 13an egitekoa zen 40. urteurreneko biraren barruko emanaldia, baina urtebete atzeratu behar izan zuten, aurtengo ekainaren 26ra hain zuzen ere. Antolatzaileek berriz ere aldaketa izango dela iragarri dute, ordea, eta abenduaren 18rako finkatu dute ikuskizuna. Une honetan "edukiera handiko ekitaldiak egiteko indarrean dagoen araudia dela-eta" hartu dute erabakia.  

Hasiera batean El Drogas, Lendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida taldeak ziren oholtzara igotzekoak agurandairrekin batera, baina abenduan ez da hala izango, formatu eta esparru berrira egokitu beharko baitute. Cerveza Suicida taldea izango da bakarrik agertokian. 

Erositako sarrera guztiek balioko dute abenduko musika ekitaldirako, baina itzulketa eskatzeko aukera ere izango da, erosleek hala nahi izanez gero.

Kontzertuak Donostian eta Iruñean
Gasteizko kontzertua berezia izango da arabar musikari eta zaleentzat, baina beste bi emanaldi ere izango dira Euskal Herrian. Irailaren 25ean Donostiako hipodromoan joko dute, 22:30ean, eta urriaren amaieran Iruña Rocken. 

Talde nekaezina
La Polla Records 2019an elkartu zen berriro hamasei urteko etenaldiaren ondoren. Ni descanso, ni paz izeneko diskoa kaleratu zuen eta kontzertu jendetsuak eskaini dituzte Espainiako Estatuan, Txilen, Argentinan eta Uruguain. Orain, 40. urteurrena ospatzeko hainbat kontzertu dituzte zain uztailetik abendura bitarte.