La Habana zazpi egunetan

La Habana zazpi egunetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-habana-zazpi-egunetan/@@download/image/2011153391benicio_dfel_toro.jpg
2012/12/13
berria
Kubako hiriburua zazpi zuzendari ezagunen ikuspuntutik ikusi ahal izango da Siete dias en La Habana filmean. Julio Medem, Benicio del Toro –estreinakoz zuzendari lanetan–, Pabo Trapero edota Laurent Cantet daude tartean. Hala, pelikula zazpi istoriok osatuko dute, bat asteko egun bakoitzeko, eta ataletan pertsonaiak nahastu egingo dira. Aktore lanetan kubako profesional ezagunak ariko dira, Mirta Ibarra eta Jorge Perugorria esaterako, baina baita europarrak ere: Ana De Armas espainiarra kasu. Hilabete amaieran hasiko dira errodatzen.