La Fundicion Aretoak 25. urteurrena ospatuko du gaur

La Fundicion Aretoak 25. urteurrena ospatuko du gaur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/la-fundicion-aretoak-25-urteurrena-ospatuko-du-gaur/@@download/image/20111216966fundicion25.jpg
2012/12/13
berria
Adierazpen-lengoaia eta arte-eginkizun berritzaileak lantzen dituen Euskal herriko gune eszeniko beteranoenak, La Fundicionek, 25. urteurrena ospatuko du gaur arratsaldeko 20:00etan antolatu duen ekitaldian.



Deustuko Frances Maciá kalean dago kokatua La Fundicion Aretoa, eta bertan izango da gaur –abenduak 1– arratsaldeko 20:00etatik orain arteko ibilbidea ospatzeko 'Begirada bereziak' erakusketak.
Guztira 600 argazkik osatzen dute aretoan eszenaratutako bilduma, eta horietako protagonistak gonbidatuak izango dira,  La Funcion Aretoaren 25. urtemugaren ospakizunara.
1986an zabaldu zuten La Fundición Aretoa, adierazpen hizkuntza eta arte eginkizun berritzaileak jasotzeko helburuarekin. Ibilbide osoan zehar, 400 konpainien ikuskizunak ikusgai izan dira, eta baita beste era bateko ekitaldiak ere, Dantzaldia edo Lekuz-Lekun zikloak adibidez.
Urte guztietan egindako lana ospatzeko erakusketaz aparte liburu bat sortu dute ibilbide guztiko gertakari aipagarrienekin eta hori ere ikusgai izango da gaur arratsaldean egingo duten ekitaldian.