"La Chanson de Roland" filmaren euskarazko bertsioa ikusgai

Ez gara euskaldunak gerra asko irabazitakoak, Orreagan 778an Karlomagnori eman zitzaion errepasoa da salbuespena. Historia ofizialak, ordea, mairuei apuntatu zien tantoa. Gai honen inguruan Olivier Van der Zeek holandarrak eginiko film dokumentala euskaraz ikusi ahal izango da abuztuaren 12tik aurrera.
Karlomagnok Europa mendean hartua zuen VIII. mendean. Iberiar penintsulan mairuen kontra aritu ziren frankoak, lehen gurutzada izan zen hura, eta hegoaldeko erreinu gutxi batzuk baino ez ziren geratu zutik. Bere ejertzitoarekin Frantziara bueltan zetorrela Zaragozari eta Iruñeari ere egin zien eraso, bertako aristokrazia apaldu nahian, baina Pirinioak zeharkatzerakoan berari tokatu zitzaion jasotzea. Baskoiek tropen atzeguardia ezustean harrapatu zuten Orreagako mendizuloan, eta sekulako triskantza eragin zuten frankoan artean. Erroland, Karlomagnoren iloba eta ejertzitoko buruetako bat bertan hil zen.
Ez gara euskaldunak gerra asko irabazitakoak, biziraun bai, baina konkistatu edo garaitu bezalako aditzak ez ditugu askotan erabili. Orreagan 778an Karlomagnori irabazitako hori da salbuespen bakana, baina historia ofizialak hori ere ez digu aitortu enperadoreari eraso ziotenak mairuak izan zirela geratu baita idatzita.
X. mendeko 'La Chanson de Roland' poema epikoan geratu zen horrela idatzita. Europan erromantze hizkuntzan idatzitako lehen poema epikoa da berau, frankoek eta Erroland-ek erakutsitako ausardia goraipatzen ditu, eta Frantziar nazionalismoaren lehen ikurtzat hartzen da.
Olivier Van der Zee zinema zuzendari holandarrak ere hala zuen ikasia; Karlomagnori Orreagan irabazi ziotenak mairuak izan zirela. Euskal Herrira etorri eta beste bertsioa ezagutu zuenean gai interesgarria iruditu zitzaion, eta halaxe 'La Chanson de Roland' filma dokumentala egin du IDEM euskal ekoiztetxearen eskutik eta Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia, EiTB eta beste hainbat erakunderen laguntzarekin.
Erdarazko bertsioa urtarrilean estreinatu zen, eta euskarazkoaren estreinaldia bihar izango da Donostiako Principe zineman. Datorren astean Bilbon eta Gasteizen emango dute filma, eta hortik aurrera herrietako zinematara zabalduko da.
Filma ikusgarri baten bidez norbere historia ikasteko aukera izatea ez da gehiegitan suertatzen. Eta euskaraz egin ahal izatea ere ez. Aukera polita da bada.