La caja 507 (La caisse 507) ***

Todo por la pasta gordinaren egilea thriller ilunera bueltatu zen film interesgarri honekin. Gizon baten bizitza guztiz aldatuko da alaba erail zutela jakin ostean. Andaluziako kostaldeko mafia alabaren hilketaren errudun dela jabetuta, mendeku lazgarria prestatuko du. Espekulazio basa, negozio zikinak, polizia ustelak, mafiakide ilunak eta eskrupulurik gabeko banketxeak ere nahasten dira zinema beltzez tindatutako thriller idor honetan. Akzioa eta salaketa soziala uztartu nahi izan zituen Enrique Urbizu bilbotarrak pelikula erakargarri honetan.