La bien querida

La bien querida https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
La bien querida
Ana Fernández-Villaverde bilbotarrak hurrengo hilabeteetan hamabi hazbeteko hiru maxi-single kaleratuko ditu. 500 aletako edizio mugatua izango da eta lanek elkarrekin koadro bat osatuko dute. Urriaren 6an kaleratu zuen lehena, Premeditación, eta beste biak urtarrilaren 6an eta martxoaren 6an plazaratuko ditu, Nocturnidad eta Alevosía, hurrenez hurren. Ostean, hiru lanak batuko dituen CDa etorriko da.