La Banda Trapera del Río

berriro agertokietan ikusteko aukera izango da. Printzipioz, kontzertu bakarra eskainiko dute, ekainaren 13an Kataluniako Cornellá hirian, jaietako egitarauaren barruan. Gaur egun, taldeari buruzko dokumentala egiten ari dira. Aurretik, diskoak berrargitaratu zituzten, gero liburua etorri zen, eta ikus-entzunezkoarekin trilogia osatuko dute.