kxo!, euskaraz ikasteko mugikorretarako aplikazio berria

kxo!, euskaraz ikasteko mugikorretarako aplikazio berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kxo-euskaraz-ikasteko-mugikorretarako-aplikazio-berria/@@download/image/20126276708kxo_azala.jpg
2012/12/13
berria
kxo!, euskaraz ikasteko mugikorretarako aplikazio berria
Elhuyarrek garatu du, eta smartphone mugikorretan da erabilgarria. Gaztelania, ingelesa eta frantsesa abiapuntutzat hartuta, euskara ikasteko ariketak egin daitezke kxo!-rekin. Hizkuntza azkar eta erraz ikasteko aukera emango duela diote sortzaileek.

kxo!-ren edukia Moblang europar ikerketa proiektuaren ondorioetatik eratorri da. Izan ere, hizkuntza modu ludikoan eta erraz ikastea eraginkorra dela baieztatu dute. Elhuyarbera arduratu da aplikazioa garatzeaz, Anspear eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa aritu baitira lanean.

Beronen bidez gaztelania, ingelesa eta frantsesa abiapuntutzat hartuta, entzutekoa ariketak, mintzatzeko ariketak, eta irakurtzeko eta idazteko ariketak izango ditu eskura erabiltzaileak bere mugikorrean. Bereziki euskaraz apur bat dakienari edota batere ez dakienari zuzendurik dago kxo!, hala nola, Euskal Herria bisitatzeko asmoz hurbiltzen diren turistei.

Android Market eta App Store dendetan dago salgai 3 euroren truke, eta doako demoa ere deskargatu daiteke bertatik.

Ikasketa metodoa


Era erraz eta atseginean, honako alor hauen inguruko hiztegia ikasi ahal izango du erabiltzaileak:
  • Lehen urratsak: zenbakiak, egutegia, alfabetoa…
  • Agurrak
  • Pertsonen arteko harremanak: aurkezpenak, herrialdeak, lanbideak…
  • Denbora eta orduak: asteko egunak, hilabeteak, urtaroak, eguraldia…
  • Helbideak eta tokiak: dendak, garraioa, zerbitzu publikoak…
  • Janariak eta edariak: freskagarriak, jatorduak, postreak, ordainektak…
  • Erosketak: arropa, oinetakoak, fruta, kopuruak…
Hori eskuratzeko, alor bakoitzeko oinarrizko esaldi edo hitzak ikasi ahal izango ditu, eta horien inguruko elkarrizketa laburrak landu. Gainera, esaldi eta elkarrizketak idatzita ikusteaz gain, entzun ere ahalko ditu.

Ez da bakarra


kxo! aplikazioarekin, Elhuyarrek dagoeneko sei aplikazio sortu ditu smartphoneetarako, Elhuyarren bost hiztegi Android eta iPHone plataformetan erabil daitezke.
  • Euskara-gaztelania
  • Euskara-ingelesa
  • Euskara-frantsesa
  • Sinonimoen Kutxa
  • Ikasleen Hiztegia dira