“Kvelertak”

“Kvelertak” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kvelertak/@@download/image/Kvelertak_Kvelertak.jpg
2011/09/02
kritika
Testua: Haize Galarraga
Kvelertak
121.zenbakia
“Kvelertak”
Rock'n roll basatia dela esatea gutxitxo izan daiteke black metalari keinuak egiten dizkion talde norvegiarra deskribatzeko. Banda punk-rokeroen martxa hartu, distortsio indartsu bat, bateria zanpatzailea eta Children of Bodom-en ahotsa jarriko bagenio, norvegiarrez abestuz, Kvelertak bezalako zerbait aterako litzateke. Basakeria eta egurra atseginak bihurtzen direnean sortzen den barruko alaitasuna sentiarazteko aukera bikaina. John Dyer Baizley marrazkilari eta musikariak (Baroness) bedeinkatutako azala.