Kutxa Kultur zirkuitua sortu dute

Irunen, Tolosan eta Zarautzen zenbait kultur jarduera egingo dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren.Udara ostean, besteak beste, Donostiara iritsiko da ekimena.
Apirilaren 16an, gazteentzako bideo jaialdia egingo dute Irunen, eta hurrengo egunean, Fito y Fitipaldis eta La Cabra Mecanica taldeek kontzertua emango dute Ficobaren kanpoaldeko aparkalekuan. Apirilaren 17an, bestalde, Yllana Teatro taldeak Amaya kultur etxean 'Hermanos de baile' antzezlana taularatuko du.
Maiatzari dagokionez, 7an, Nacho Vegasek eta Derivasek kontzertua emango dute Leidor aretoan. Maiatzaren 8an, larunbata, Tolosako Desordutan eta Peachy Joke taldeek joko dute kultur etxean. Kutxa Kultur zirkuitua Tolosatik joan aurretik, maiatzaren 9an, Kimuak bildumako film laburren emanaldia izango da Topicen.
Ekainean, zinema eta musika izango dira Zarautzen. Hilaren 24an, San Juan egunean, zinema izango da atari zabalean, eta hilaren 26an Louise Michelek (Zarautz), Buffalok (Zarautz), Clem Snidek (New York) eta Makala Dj-ak jarriko dute jendea dantzan.
Udara ostean ekingo diote berriro ere zirkuituari eta, esaterako, urrian Donostiara iritsiko da.