Kutxa Kultur Festibala indie erreferentea bihurtzeko bidean

Kutxa Kultur Festibala indie erreferentea bihurtzeko bidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutxa-kultur-festibala-indie-erreferentea-bihurtzeko-bidean/@@download/image/dsc_0138_1410176651.jpg
2014/09/08
erreportajea
Hiru urtez Igeldoko jolas parkea musikaz beteduen Kutxa Kultur Festibal gazteak, Chk Chk Chk !!! taldeak ezustekoan utzitakohutsuneari buelta eman eta erreferente indiea bilakatzeko adina osagai dituelaerakutsi du.

 Londres hotel parean luze gabe agertuzzihoazen Igeldotik Donostia zentrora etengabe joan etorrian bueltaka ari zirendohako autobusak. Behin goian eta jolas parkeko aldapan gora egin ahalainguruaren sorginkeri ederretik ihes egiterik ez zegoen, eta horrela adierazi zutenoholtza gainera igo ziren artista guzti-guztiek; bakoitzak bere ama hizkuntzangoreztu eta eskertu zuen horren paraje ederrean jotzeko aukera. 

10.000 pertsona inguru bildu dituen KutxaKultur Festibalean entzun ahal izan genituen taldeak indiearen espektroanerreferente badira ere, musika mota honetan sailkatu ditzakegun folk gozoenetikelektronika sanpleatuenera doazen taldeak entzuteko aukera izan zutenentzuleek, tarteka talde post-metaleroak eta rockabillyak salbuespen.

Grises zestoarrek estreinatu zuten eszenatokinagusia. Euren teklatuak bezain gogor jotzen zuen eguzkiaren azpian, lumabeltzak sorbaldan astinduz erritmoaren energiarekin kutsatu zituen Amancaykbertaratutako entzuleak. Azken lanari eutsi zioten, hots, maiatzaren 5eankaleratu zuten Animal izeneko diskoari. Hala ere, boskoteak errepasoa egin zienaurreko lanei ‘Parfait’ edo ‘Cactus’ kanten bitartez, ahaztu gabe publikoahunkitu egiten duen ‘Wendy’ zein dagoeneko klasiko bat bihurtu den ‘Plásticoeléctrico’ kanta. Hurrengo zitak estualdi batean jarri zituen asko; zer eginBassmati & Vidaur bikoteak eta Bide Ertzeanek ordu berean jotzen badute?Bassmatik ‘hor atzean Bide Ertzeanekoak dituzue’ bere ohiko umore ironikoaahoan ongi etorria eman zien bere kontzertura joatea erabaki zutenei. Zortziakaldera eta jakin-minak bultzatuta agertoki nagusira hurbildu ziren asko Toytalde ingelesa entzuteko. Azken hiru urteetan pare bat disko eta LP-a eman duenboskote emankorrak, ondo daki zazpi minutuen mugan dauden atmosfera hipnotikoaksortzen eta horrela egin zuten gitarra elektrikoak oinarri. Bolumen altukointentsitatetik, leuntasun intentsora Sean Nicholas Savages-ekin. Gitarraakustikoa eta bateria elektronikoa eszenatoki gainean, entzuleak epifaniamusikalera eraman zituen Montlearreko musikariak maisuki erabiltzen duen ahotsberdingabearen biluztura leun eta sarkorrak. Ondoren, Lori Meyersen txandaeszenatoki handian. Indie espainolaren zutabetako bat den talde granadarrakemankizun txukuna egin zuen, eta hamasei urtetako ibilbidea badute ere, eurenerrepertorioan Mi realidad bezalako kanta arrakastatsurik ez dela egon ageriangeratu zen. Amaitzeko, instagramen jartzea ohitura duten emanaldiko argazkiaatera zuten publikoa agurtzen duten bitartean. Natural Childs taldeak jarrizuen ondoren rockabilly ukitua eta amaitzeko The Wombats-ek eztanda eraginzuten bai eszenatoki gainean baita azpian ere, Lori Meyersek berotutakoeszenatokian. Let's Dance to Joy Division singlelajo ondoren eta euren hildako lagun bati omenaldia egin ondoren tekila borrokapiztu eta ohartarazi gintuzten likido garden horrek begietan eragin dezakenminaren gainean.

Bigarren egunak ekarri zituen jaialdikosorpresarik nabarmenenak. Lehen diskoa kaleratzear duen Cabezafuegok jarri zionumore puntua arratsaldeari, gitarra, bateria, biolina eta letra lotsagabeekin.The Pains of Being Pure at Heart taldeak ondo daki audientzia fidela duelaDonostia eta inguruetan; eroso atera ziren agertokira eta sorpresa handirikgabeko kontzertua izan bazen ere, argi utzi zuten zergatik diren horrenmaitatuak festibalak mugitzen duen tankerako musika zirkuitueta, hala ere,eszenatoki nagusian eguneko momentu handienak oraindik etortzeke zeuden, hainzuzen, El Columpio Asesino taldearen agerpenarekin. Toro abestiaren arrakastaaspaldi gainditu zuen talde nafarrak elegantzia paregabeaz bustitakoespektakulu biribila eman zuen Ballenas muertas en San Sebastián azken lanakardaztuta. Bi egunetan, aurrenekoz ikusi genuen jendez lepo kontzertu bat, etahorrela jarraitu zuen eszenatoki nagusiko audientzia kopurua Reptile Youth etaLos Planetasen kontzertuetan. Reptile Youthek Abovekantaren misterioarekin hasi zuen kontzertua, ondoren, erritmoen eztandaargitsu eta elektronikoa ingurua astintzeko. Danimarkako taldearen bi diskoanentzunda ezinezkoa zen eman zuten espektakulu potentea aurreikustea, izan ere,badira, zuzenekoetan handiak egiten diren talde horietakoak. Musika estiloguztiz ezberdinarekin baina efektu berdina lortu zuten Jacco Gardner taldekoek.Eszenatoki txikian jo zuten arren, ez da dudarik askorentzat Kutxa Kultur Festibalekoaurkikuntzarik baikorrena izan zirela; folk taldearen samurtasunak gogora ekarzezaken garai bateko The Decemberists edo Death Cab For Cutie onenak. Amaieraparegabea eman zioten 45 bat minutu iraun zituen kontzertuari bariazioatmosferiko eta kaleidoskopikoa entzuleei oparituta. Musikaren jaiarekinamaitzeko,  Chk Chk Chk !!!taldearen hutsunea bete zuten Los Planetas taldekoek. Azken momentuko aldaketazuzenagoa ezin zitekeen izan; izan ziren talde espainolaren kontzertu entzutekoasmoarekin bakarrik jaialdira joan zirenak. Beste hainbat proiektutan partehartzen duten taldekideak gustura eta eroso egon ziren oholtza gainean etabetiko kantak abestu bitartean, Jota, Los Planetas taldeko abeslariak tarteaegin zuen Pedro San Martín (Orain hiru urte kotxe istripuan hil zen La BuenaVida taldeko kidea) lagunari omenaldia egiteko.

Igandean, Zabaleta kaleko Garoa liburudendan eman zitzaion amaiera jaialdiari. Bertan, Paperezko Kontzertuak egitasmoaren baitan Nashvilleko Robert Ellis folk abeslariak kontzertu intimoa eskaini zuen. Aurreko egunetan musikariek inguruaren edertasuna gorezten bazuten, igandean, inguruak Elissen musikarena laudatu zuen.