Kutxa Ekoguneak Berde-Berdea ekimena aurkeztuko du bihar Axular Lizeoan

Donostiako Axular Lizeoan aurkeztuko dute bihar urriak 19, Kutxa Ekoguneak ingurumen heziketarako antolatzen duen Berde-Berdea ingurumen proiektua. Ekimena, Gipuzkoako gazteei zuzenduta dago eta bertako hainbat ikastetxek parte hartzen dute.
Bihar, goizeko 11:00etan Donostiako Axular Lizeoan izango da Kutxa Ekoguneak zortzigarrenez antolatu duen Berde-Berdea ekimenaren aurkezpena. Ekimen horretan, ikasleek ingurumen proiektuan parte hartu duten erakundeen ordezkariekin esperientzia konpartitzeko aukera izango dute.
Pasa den ikasturtean, Gipuzkoako 85 ikastetxeetan aurkeztu zieten 4.500 ikasleei Berde-Berdea proiektua eta Kutxa Ekoguneak 10.000 euroko diru-laguntza gauzatu zuen ikasleek lortutako puntuekin. Aurten, Arrano Etxeari, Surfrider Foundationi, The Green Belt Movementi eta Euskal Izurde eta Balezaleen Elkarteari eman zaie diru-laguntza.
Ekimenak hainbat berrikuntza izango ditu bihar aurkeztuko duten edizioan, besteen artean, hizkuntza ekologikoa gaia txertatu baitute. Munduan desagertzeko arriskua duten milaka hizkuntzetan oinarrituta, gai honen helburua, hizkuntza aniztasuna sustatzea izango da.