'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikala Donostian izango da gaur eta bihar

'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikala Donostian izango da gaur eta bihar Baserrira euskara ikastera joandako Juan Martin gaztearen istorioa kontatzen du, musika, kantu eta dantzaren bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutsidazu-bidea-ixabel-musikala-izango-da-gaur-eta-bihar-donostian/@@download/image/VEA-kutsidazu bidea02.jpg
2022/08/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Baserrira euskara ikastera joandako Juan Martin gaztearen istorioa kontatzen du, musika, kantu eta dantzaren bidez.
'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikala Donostian izango da gaur eta bihar

Iaz ikuskizun musikal edo liriko hoberenaren Max saria eskuratutako musikalaz gozatzeko aukera izango da gaur eta bihar Victoria Eugenia Antzokian. Joxean Sagastizabalen izen bereko nobelan oinarritutako musikala 2020an estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian eta geroztik hainbat emanaldi egin dituzte.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín gazte donostiarra mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzeko asmoz. Han dagoela, abestien artean egiaztatuko du baserrian bizi direnen euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alabak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du musikaren bidez komunikatuko baita harekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak “a kupela” abesten eta behiak dantzan.

Aitziber Garmendia eta Patxi Barco arduratu dira dramaturgiaz eta zuzendaritza musikalaz Joli Pascualena. Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inaxio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano dira aktoreak, eta Karlos Nguema aritu da koreografia lanetan. 

Bi emanaldiak 20:00etan izango dira eta sarrerak hemen eros daitezke.