Kutsidazu bidea Ixabel komedia musikal bilakatu da

Joxean Sagastizabalek idatzitako eleberria da Kutsidazu bidea Ixabel. Pantaila handian ere ikusi ahal izan genuen eta orain komedia musikal gisa estreinatuko dute oholtza gainera. Patxi Barco-k zuzendu du obra eta dramaturgiaz ere arduratu da Aitziber Garmendiarekin batera. Bilboko Arriaga antzokian izango da ikuskizunaren estreinaldia gaur 19:30etan.
Taula gainean Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano egongo dira. Diotenez lantaldeak modu ezin hobea uztartzen ditu kantua eta antzezpena abesti eta barre artean euskara hobetuz eta landa bizitzari buruz ikasten ahaleginduz.
Sagastizabalek idatzitako liburua berak 1976an izandako bizipenetan oinarritzen da. Juan Martin da protagonista, gaztea, donostiarra eta euskaldun berria. Baserri batera doa euskara hobetzeko asmoz. Bertan Ixabel, etxeko alabaz, maiteminduko da.
Arriagara hurbildu ezin duten guztiek streaming bidez ikusteko aukera ere izango dute Etxepare Euskal Institutuaren bitartez.