Kutsadura jaten duten bizikleten gurpilak

Kutsadura jaten duten bizikleten gurpilak Bizikletare aurreko gurpilari akoplatzen zaio Rolloe, eta honek duen iragazkiak airea garbitu dezake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutsadura-jaten-duten-bizikleten-gurpilak/@@download/image/Rolloe.jpg
2020/10/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bizikletare aurreko gurpilari akoplatzen zaio Rolloe, eta honek duen iragazkiak airea garbitu dezake.
Kutsadura jaten duten bizikleten gurpilak

Lehendik ere, bizikletan ibiltzea ingurumenarentzat onuragarria baldin bazen, Rolloe gurbilekin are eta gehiago izango da. Alta, asmakizun guztiak ere gutxi dira, ikusirik gizakiok etengabe atmosfera kutsatzen dihardugula ingurumenaren oreka hautsiz eta klima aldaketa azkartuz. 

Azken urteen arazoa biziagotu egin da eta egun, planeta moduan, dugun arazorik kezkagarrienetako bat bilakatu da. Hori dela eta, atmosferara igorpenik botatzen ez duten garraioak asmatzen ari dira, nahiz eta oraindik ere asmakizunik onena eta errazena bizikleta bat den. 

Datuak ikusi besterik ez daude: Bizikleten Elkarte Europarrak dio garraio honek kilometro bakoitzeko 21 gramo CO2 igortzen dituela; 5 gramo bizikleta ekoiztu eta mantentzean eta 16 gramo kaloria kontsumituak eta erreak txirrindulariak pedalei ematean. Motordun garraioek aldiz 271 gramo CO2 igortzen dituzte kilometro bakoitzean bidaiari bakoitzarengatik. 

Beraz, argi dago bizikleta bere horretan mugitzeko modu ekologikoa dela, beraz, zer hobetu daiteke? Kristen Tapping-ek du honen erantzuna. Tapping-ek bizikletaren aurreko gurpila atmosferako kutsadura harrapatzen duen gailu batean bilakatu du, kirol apur bat egiten dugun bitartean aire garbitu dezagun. 

Rolloe izena jarri diote saria jaso duen asmakizun honi. Londreseko izugarri kutsatutako kaleetan inspiratuta sortu zitzaion ideia. Tapping-ek bizikletaren gurpila airea garbitzeko iragazki bezala irudikatu zuen. Honela, gurpilak aire kutsatua gurpilaren barrura bultzatzen du, iragazkietan zehar pasatzeko eta airea garbitzeko. Iragazki hauek Luffa belakiarekin eginak daude, garbitu daitezke eta biodegradagarriak dira, non karbono partikula handiak harrapatzeko gai diren belaki berezi hauek.

Txirrindulariak zenbat eta gehiago eragin pedalei, orduan eta partikula gehiago harrapatzen dira. Oraingoz, Tapping-ek sortutako prototipoak 0,665m³ aire harrapatzeko gai da kilometroko. Bere kalkuluen arabera Londreseko txirrindularien %10ak Rolloe instalatua izango balute beren bizikletetan, 266.865m³ aire iragaziko lirateke, edo gauza bera dena, Trafalgar Squeare 20 aldiz. 

Tapping pozik badago ere bere asmakizunarekin, jada hobekuntzak gehitu nahi dizkio. Honela, atzeko gurpilerako iragazkiak ere diseinatu nahi ditu, zenbaki hauek bikoiztu daitezen.