Kutsadura gutxitzeko ikerketa

Kutsadura gutxitzeko ikerketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutsadura-gutxitzeko-ikerketa/@@download/image/11p22-1.jpg
2012/12/13
berria
Duela bi urte ikerketa interesgarria egin zuten Antartiko itsasoan. Ikerlariek bederatzi tona burni sulfato isuri zituzten uretara. Egun gutxitan fitoplaktona izugarri ugaldu zen, fotosintesi asko egin ziren eta. Ondorioz, ur azaleko gas karbonikoa murriztu zen. Efektuak sei aste iraun zituen. Ikertzaileek azaldu zutenez, bide honetatik, hau da, Antartiko itsasoan burnia isuriz gero, atmosferako CO2 kaltegarria gutxitu liteke. Hala ere, ez pentsa hau sekulako pagotxa denik. Izan ere, burnia isuriz gero, metanoak gora egin lezake eta gas hau CO2 bezain kaltegarria da.