Kutixik jaialdia sortu da

Kutixik jaialdia sortu da Sei zuzeneko eskainiko ditu Kutixik jaialdiak azaroaren 5ean Donostian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutixik-jaialdia-sortu-da/@@download/image/balio_dute_kutixik.jpg
2022/10/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sei zuzeneko eskainiko ditu Kutixik jaialdiak azaroaren 5ean Donostian.
Kutixik jaialdia sortu da

Balio Dute kolektiboak antolatutako jaialdia da Kutixik "tokiko artistak, proposamen berriak, estilo anitzak eta arriskua" balioan jarriz sortutakoa. Azaroaren 5ean ospatuko da Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean, eta bertan, sei zuzenekoz gozatzeko aukera egongo da. 

Gilda hirukoak aurten argitaratutako (Egin Albora) diskoa aurkeztuko du. Neu Troia proiektua ere egongo da eta Arketipoak EPa aurkeztuko du. Donostiako kolektiboaren hirugarren ordezkaria Mihise izango da, 2020an atera zuena bere lehen lana Kronik@. Jakin dugunez bigarren diskoa prestatzen dabiltza. 

Lapurdiko Lumi bikotea ere batu da kartelera. Bezperen dirdira lan berria zuzenean aurkeztuko dute eta Joseba B. Lenoirren gitarra doinuez gozatzeko aukera ere egongo da. Muare bikoteak emango dio amaiera jaialdi interesgarriari. 

Musika gehiago entzuteko gogoz geratu direnek festarekin jarraitzeko aukera izango dute Bukowski tabernan (Egia auzoan) Telmo Trenor eta Gelaren eskutik. 

Sarrerak jada eskuragarri daude hemen.