Kusturicaren herria

Kusturicaren herria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kusturicaren-herria/@@download/image/20102499Drvengrad.jpg
2012/12/13
berria
Kusturicaren herria
Drvengrad Serbiako mendebaldean dago. Emir Kusturica zinema zuzendari serbiarrak berak eraikitako herria da. 2002an, Zivot je Cudo (Bizitza miraria da) filmea errodatzean hasi zen herria eraberritzen. Kaleek zinema aktoreen, kirolarien eta beste pertsonaia ezagun batzuen izena dute, hala nola Bruce Lee eta Novac Djovic. Hirugarrenez antolatu du Kusturicak Kustendorf Nazioarteko Zinema Jaialdia Drvengraden, sortzaile gazteei eta zinema eskoletan dabiltzanei laguntza ematearren. Kusturicak Johnny Deep du lagunmina eta aktore estatubatuarraren omenezko eskultura inauguratu berri du. Hori da hori adiskidetasuna!