Kuraia: piztiaren itzulera

"Piztu da piztia". Hori da Kuraia taldearen hirugarren diskoaren izenburua. Diskoaren azalak 50eko hamarkadako B serieko filmeen ukitua du, Donostia erasotzen duen pizti mutantearen eskutik.
Joseba gitarrajotzaileak adierazi digunez, "bere garaian zurrumurruak sortu ziren, taldea desegin behar omen zela... baina guk ez dugu inoiz horrelakorik esan: beraz, "Piztu da piztia"k horixe adierazten du, Kuraia gerra ematera datorrela berriro". Josebaren ondotik, Fernando Sapo kantariak hartu du hitza: "Horrez gain, diskoaren izenburuak beste esanahi batzuk izan ditzake. Azalean ageri den pizti horrek kanpotik datorren zerbaiten mehatxua islatzen du, periferiatik erdialdera heltzen den zerbait, edo metropolira iristen ari den zerbait: mendebaldea eta ekialdea, hegoaldea eta iparraldea sistemak berak sortutako piztia da ate joka datorrena".
Kuraia zigilua
7 abesti dira, hogei bat minutu irauten dituen disko indartsuan. Sarrera moduko batekin hasten da diskoa, eta bertan, "Godzilla" zientzia fikziozko film japoniarretik sanpleatutako pauso, sirena eta tiro hotsak entzuten dira. Sarrera horren ondoren, etenik gabeko erasoa dator: "Piztu da piztia", "Gizon sikodelikoa", "Zabortegiak", "Birakari", "Zebra" eta "Leherketa". Pieza ederrak dira, Kuraiaren ezaugarri nagusiekin: oinarri erritmiko bortitza, gustu handiko gitarra konponketak, eta melodia itsaskorrak sortzen dakien ahots aparta.
"Musikaren aldetik betiko estiloan jarraitzen dugu. Lehen diskoa nahiko bapatekoa eta freskoa izan zen. Aldiz, bigarren diskoa lauron artean landu genuen, eta agian, horrexegatik, horko kantak zailagoak dira teknikoki eta egituraren aldetik. Orain hasierako formatura bueltatu gara: maketa bat landu dugu, behin entsaiatu dugu, eta gero estudioan eman diogu itxura. Ondorioz, disko hau ere oso fresko geratu da", dio Joseba gitarrajotzaileak.
Biniloan eskuragai
"Piztu da piztia" hau biniloan, 10 hazbeteko formatuan, kaleratzeko diseinatu zuen Kuraiak, Ondorioz, lana cd-an eta biniloan eskuratu ahal izango da. "Diskoa biniloan ateratzeak errebindikazio ukitua du. Batetik, behartu egin gintuztelako bakarrik cd-a kontsumitzera, eta bestetik, disko hau entzun eta gero konturatu bainaiz, rocka askoz aproposagoa dela biniloan cd-an baino. Disko hau etxean jartzen duzu, eta cd-ak baino soinu beroagoa du, biribilagoa soinua zikinagoa da, baina zikintasun horrek ematen dio berotasuna", adierazi digu Mikel baxujotzaileak.