Kupela-ren genea

Kupela-ren genea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kupelaren-genea/@@download/image/34p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Kupela-ren genea
Zergatik dute "kupela" garagardozale batzuek eta beste batzuek ez? Galdera horri erantzuna eman dio berriki Napoliko Unibertsitateko zientzilari talde batek. Gakoa geneetan dago. Ikerlari italiarrek mila gizonen pisuaren bilakaera aztertu dute hogei urtez eta gene jakin baten ezaugarriak zituzten gizonek tripa izateko joera handiagoa zutela ondorioztatu dute. Badakizu; gero eta tripa handiagoa duzula esaten badizute, baduzu orain aitzakia...