Kupelak salatu zuen!

Kupelak salatu zuen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kupelak-salatu-zuen/@@download/image/40p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Kupelak salatu zuen!
Bere tripazarra dela-eta indentifikatu du lapur bat poliziak, Espainiako Sevilla hirian. Poliziak dioenez, gizonak lapurreta egin zuen beste lagun batzuekin Los Pajaritos auzoan, eta lapurreta egin eta gero, tiroketa izan zuten poliziarekin. Lapurretako batek aurpegia estali zuen kamiseta batekin, baina txitxiak agerian geratu zitzaizkion. Oso ezagunak behar zuten lapurraren mitxelinek, izan ere, horiei esker ezagutu zuen lapurra poliziak. Harrigarria ezta? Bada, identifikatze modua ontzat eman du epaile batek.