Kunming

Kunming https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/11
albiste-laburra
Kunming
Kunming hirian dago, Txinako Yunnan probintzian, 396,24 metroko zabalera duen ur-jauzi artifiziala. Guztira 3,048 metro kubiko ur bideratzen ditu Niulan ibaitik Dianchi lakura. Eraikuntza altxatzeko hiru urte behar izan zituzten eta 117 milioi dolarreko kostua izan du. Ikuskizun hutsa izatetik harago, ur-jauziak larrialdietarako ura gordetzeko ere balio du. Antza, Txinan lurrazpiko uraren %60 kutsatuta dago, eta beraz, zonalderik jendetsuenetan segurtasuna bermatzeko, ura egosi edo botilakoa erosi behar izaten dute. Zentzu horretan, etorkizuneko ur eskasiari begira, munduan barrena sustatu daitekeen irtenbidea izateko ere pentsatu dute.