Kumeen salbatzaileak

Kumeen salbatzaileak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kumeen-salbatzaileak/@@download/image/45p37-2.jpg
2012/12/13
berria
Kumeen salbatzaileak
Kriskitin-sugeen platerik gustukoena Kaliforniako katagorri kumeak dira; haien gorputzen beroa antzeman, harrapatu eta jan egiten dituzte. Katagorri helduek kumeak babesteko teknika garatu dute, ordea. Arrisku momentuetan, buztana arin-arin mugitzen dute, haren tenperatura igotzeko; sugeek katagorri helduen tenperatura antzeman eta haiek ehizatzen dituzte, kumeen ordez. Beraz, katagorri helduek euren burua sakrifikatzen dute kumeak salbatzeko.