Kulunkaren gaitza

Hego Sudanen, Uganda iparraldean eta Tanzania hegoaldean eritasun arraro batek milaka haurren heriotza eragin du azken hamarkadan. Warren Cooper zirujau estatubatuarrak kulunkadaren gaitza izenekoa ikertu duen arren, oraindik ez ditu gaixotasuna eragiten duten arrazoiak ezta sendatzeko tratamenduak aurkitu. Oro har, bost eta hamabost urte bitarteko haurrei eragiten die; hotza dutenean edo jaten ari direnean shock moduko bat jasaten dute, eta burua kulunka hasten zaie. Gaitzak, baina, ondorio larriagoak ditu, umeen hazkuntza eta garunaren garapena kaltetzen baititu. Oraingoz, ikerketa baino ez da sendabidea.