Kulunka eta Ertza irabazle Max sarietan

Kulunka eta Ertza irabazle Max sarietan Hamar euskal ekoizpen lehiatu dira lehiaketan; zorionak irabazleei! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kulunka-eta-ertza-irabazle-max-sarietan/@@download/image/kulunka-antzerkia-max-saria-efe_foto610x342.jpg
2018/06/19
albiste-laburra
Hamar euskal ekoizpen lehiatu dira lehiaketan; zorionak irabazleei!
Kulunka eta Ertza irabazle Max sarietan

Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariak banatu dituzte Sevillan, eta Euskal Herriko hamar ekoizpen lehiatu dira edizio honetan. Ez dira esku hutsik bueltatu; Kulunka konpainiaren Solitudes izan da ekitaldiko protagonistetako bat Antzerki Onenaren saria eta Eszena Ikuskizunerako Musika Onenaren saria lortuta, Ertza konpainiak Kaleko Dantza Ikuskizun Onenaren saria jaso du Meeting Point lanarekin eta Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren aitortza eskuratu du Los Gondra. Una historia vasca lanarekin. Zorionak!

 

ARTIKULU HAU GUSTATU BAZAIZU: