KulturMapp aplikazio berria zure mugikorrerako

Euskomedia Fundazioak sortutako aplikazio berriak Euskal Herriko kaleak geure ondarearen erakusleiho bilakatzea du helburu, eta horretarako smartphone mugikorretan funtzionatzen duen irudi eta audio gida sortu dute: KulturMapp. Oraingoz 175 interes gune inguru biltzen ditu, eta 400 irudi. Erabat doakoa da, eta Android sistema eragilearekin erabil daiteke; etorkizunean IPhoneOS eragilera ere egokituko dute. Euskaraz zein gazteleraz dago eskuragarri, eta doakoa da.
KulturMapp gida birtuala da, eta klik bat soilik eginda hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskura jartzen die erabiltzaileei. Modu arin eta erosoan egin ahal izango dute, aplikazioa smartphone telefonoetara deskargatuta.
Aplikazioa erabiltzen duenak monumentu esanguratsuak, eraikin garrantzitsuak, gertaera historikoak edota pertsonaia ezagunen inguruko datuak ezagutzeko aukera izango du. Informazioa zehatza eta laburra da, mugikor bidez erraz jasotzeko modukoa, eta guneak identifikatu eta mapetan kokatzen ditu. Gainera, argazki eta irudi zaharrek esker iraganera bidaiatzeko aukera ere eskainiko du.
Informazioa gazteleraz zein euskaraz eskuratu ahal izango da, eta epea laburrean ingelesez eta frantsesez ere egongo da eskuragarri. Gainera, audio irakurketaren bidez, telefonoan eskaintzen den informazioa irakurri egingo du aplikazioak.
Gure inguruko ondareaz jabetu eta modu errazean ikasteko aukera emango digun aplikazioa da; deskargatu eta gozatu eskaintzen dituen erabilerekin.
Egunetik egunera geroz eta interes gune gehiago biltzen joango dira, eta oraingoz 175 item dituzten arren, kopuruak gora egingo du berehala. Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeako kultur guneez gain, beste hainbat hiri eta herrietakoak ere ugarituko dituzte.
Euskomedia fundazioa 2000. urtean sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Erakundeak berak eta kanpoko lagunek sortutako eduki zientifiko eta kulturalak baliabide tematikoen bitartez zabaltzeko helburua du, beste pertsonentzat baliagarriak izango direlakoan.

Pixkanaka, hedatzen

Euskomedia